Thailandia

Zortzi haur atera dituzte guztira erreskate zerbitzuek Thailandiako kobazulotik

Gaur beste lau haur ateratzea lortu dute gaur erreskate zerbitzuek. Atzo ere lau atera zituzten. Euriteak hasi aurretik atera nahi dituzte koban geratzen diren gaionontzeko lau haurrak eta haien begiralea.

Erreskate taldeetako kideak, lanean.
Erreskate taldeetako kideak, lanean. CHIANG RAI PR OFFICE HANDOUT/Efe

Berria -

2018ko uztailak 9

Bi aste baino gehiago egon dira harrapatuta hamabi ume eta haien begiralea Thailandiako kobazulo batean. Uztailaren 3an topatu zituzten, eta handik nola atera pentsatzen aritu dira. Atzo abiatu zuten operazioa, eta, erreskate taldeetako buruaren arabera, espero baino hobeto joan zen. Gaurko erreskate lanak atzokoak baino azkarrago doaz, Thailandiako hainbat hedabideren arabera.

Euskal Herrian goiza zela, bosgarren haurra ateratzea lortu dute. Bangkok Post egunkariak adierazi duenez, helikopteroz eraman dute ospitalera.

14:00ak aldera, berriz, beste bi haur erreskatatu dituztela adierazi dute. Arratsaldeko lauretan laugarren haurra erreskatatu dutela zabaldu dute erreskate zerbitzuek.

Atzo hasi zituzten erreskate lanak, eta hamalau orduz gelditu zuten jarduna gaur arte. Orain artekoaren balorazioa egin eta bidean jarritako bonbonak-eta betetzeko baliatu dute etena.

Erreskate zerbitzuak presiopean ari dira lanean, euriteen iragarpena dela eta. Kobazuloan urak gora egin aurretik atera nahi dituzte haurrak eta haiekin den begiralea.

Operazioa arrisku handikotzat jo dute. Hain justu, herenegun, harrapatuta daudenei laguntzen ari zen urpekari bat hil egin zen. Harrapatuta dauden guztiak ateratzeko bi edo hiru egun behar izatea ere posible dela diote.

Ekainaren 23an, kobazuloa dagoen parke naturaleko basozainek bizikleta eta arropak ikusi zituzten kobazulo sarreran, eta barrura sartzerakoan jendea kobazuloan hondoratuta zegoela konturatu ziren. 10 kilometroko kobazuloa da, oso arriskutsua ur maila ezberdin asko dituelako.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna