Erresuma Batua

Dominic Raab izendatu du Mayk 'brexit'-a negoziatzeko ministro berri

David Davisek dimititu egin du, ez datorrelako bat Theresa May lehen ministroak bultzatu nahi duen brexit-arekin. Ohartarazi du eredu horrek Europako Batasunaren esku utziko duela "Erresuma Batuko ekonomiaren zati handi baten kontrola".

Dominic Raab 'brexit'-a negoziatzeko Erresuma Batuko ministro izendatu berria, 'brexit'-aren aldeko kanpaina ekitaldi batean, 2016ko martxoan. /. /
Dominic Raab 'brexit'-a negoziatzeko Erresuma Batuko ministro izendatu berria, 'brexit'-aren aldeko kanpaina ekitaldi batean, 2016ko martxoan. /. / Will Oliver/EFE

Berria -

2018ko uztailak 9

Krisia eragin du Davisen erabakiak Mayren gobernuan, eta egoerari azkar erantzuten ahalegindu da May. Hala, Dominic Raab izendatu du brexit-a negoziatzeko Erresuma Batuko ministro berri. Raab Estatu idazkari izan da hainbat ministeriotan, eta brexit gogorraren aldekoa da.

Davisek dimititzeko erabakia plazaratu duen oharrean azaldu duenez, Mayren brexit ereduak botere handiegia onartu dio Europako Batasunari. Ministro ohiak kritikatu du aduanen eta araudien harmonizazioak eta hark eskatuko lukeen ondasunen merkataritza librea adosteak "gezurrezkoa" egingo duela Britainia Handiako Parlamentuaren kontrola. "Ez digu egiaz itzultzen gure legeen gaineko kontrola".

Davisek adierazi du, oker izan ala ez, Erresuma Batuaren "interes nazionalak" Mayren estrategian sinesten duen ministro bat behar duela, eta ez "soldadugai mesfidati bat".

Alderdi Kontserbadoreko hainbat ordezkarik Davisen erabakia txalotu dute. Alderdi Laboristako buru Jeremy Corbynek, berriz, Mayren autoritate falta kritikatu du, eta karguan interes pertsonalengatik jarraitzea leporatu dio.

Cheqerseko bileratik egun gutxira iritsi da Davisen proposamena. Joan den ostiralean, gobernuko ministro guztiak deitu zituen Mayk Chequerseko landa etxera, lehen ministroaren udako bizilekura. Guztiek Londresen proposamena bilduko duen liburu zuria babesteko konpromisoa hartu zuten, tartean ahalik eta haustura handiena nahi duten tematienak —Boris Johnson Atzerri ministroa eta Michael Gove Ingurumenekoa, esaterako—, biak ala biak EBtik ateratzea erabaki zuen erreferendumaren arkitekto nagusietakoak.

 

 

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna