Hilberria

Iñigo Oiarzabal Gureak-eko zuzendaria hil da

Bihotzeko baten ondorioz zendu da enpresaburua.

Iñigo Oiarzabal
Iñigo Oiarzabal GUREAK

'Irutxuloko Hitza' -

2018ko uztailak 10

Iñigo Oiarzabal Gureak-eko zuzendari nagusia zendu da bart gauean, 53 urterekin, bihotzeko baten ondorioz, Irutxuloko Hitza-k bere webgunean jaso duenez. Oiarzabalek zazpi urte zeramatzan enpresa talde horren buru gisa,  eta 21 urtez Gureak-en zerbitzu dibisioko zuzendaria izan zen aurretik.

Desgaitasunak dituzten pertsonentzako lan aukerak sortzen dituen enpresa taldea da Gureak, Gipuzkoakoa. Duela zortzi urte, Gureak-ek Pauso Berriak programa sortu zuen Atzegirekin elkarlanean, adimen urritasuna duten pertsonei lan mundurako sarbide bat irekitzeko helburuarekin. Irutxuloko Hitza-k gaiari buruzko erreportajea argitaratu zuen duela gutxi.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna