FUTBOLA

Juventusek Cristiano Ronaldo fitxatu du

Italiako taldeak 105 milioi euro ordainduko dizkio Real Madrili jokalari portugaldarraren truke.

Berria -

2018ko uztailak 10

33 urteko aurrelariak Real Madrilen jokatu du azken bederatzi denboraldietan, eta klubeko marka guztiak apurtu ditu. Izan ere, 438 partidatan 451 gol sartu ditu. Hamasei titulu irabazi ditu guztira, tartean Txapeldunen lau Liga. Cristiano Ronaldok denbora zeraman Florentino Fernandez Real Madrileko presidentearekin tirabiraka, bere soldataren harira. Jokalariak 20 milioi euro pasatxo irabazten zuen garbi denboraldiko, baina gehiago nahi zuen, 30 milioi euro pasatxo gutxienez. Itxura batean, Juventusek kopuru hori ordainduko dio, eta, horretarako, Fiat auto enpresaren laguntza izango du. Italiako taldeak aurki aurkeztuko du Cristiano Ronaldo. "Nire bizitzako bederatzi urterik ederrenak izan dira, baina aldaketa bat behar nuen, beste etapa bat hasi", esan du jokalariak. 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna