EAErako estatutu berria

Lortutako akordioa "eredugarria eta historikoa" da, EH Bilduren ustez

Arnaldo Otegik eta Maddalen Iriartek nabarmendu dute Eusko Legebiltzarreko autogobernu batzordean Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako estatus politiko berriaren inguruan lortutako akordioaren garrantzia.

Gotzon Hermosilla -

2018ko uztailak 11

Egindako lanarekin eta lortutako emaitzarekin pozik agertu dira Otegi eta Iriarte, eta nabarmendu dute akordioak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako politika «beste ardatz batzuen gainean eraikitzeko aurrekari ona» dela.

EH Bilduko bozeramaileek esan dute estatutu berrirako proposamenak galdeketak eta erreferendumak egiteko aukera zabaltzen duela, eta horri garrantzi handia eman diote: «parte hartzean sinesten dugu, eta euren egunerokoan erabaki ahal izateko herritarrei hitza ematean sinesten dugu, bai eta gure herriuaren etorkizun politikoa erabakitzeko garaian ere», zehaztu dute.

Espainiako statuarekin «aldebikotasuna» ardatz izango duen harremana eraiki nahi dute, hau da, «berdinen artekoa» eta ez «menpekotasunean» oinarritua: «Horrela baino ez dugu lortu ahal izango gure eskubideak bermatuko dituen etorkizuna eraikitzea».

Bereziki, eskubide sozialen arloan egindako aurrerapenak goretsi dituzte EH Bilduren ordezkariek. Haien ustez, «eskubide sozialak» izan behar dute autogobernuaren ardatz, pentsatzen dutelako arlo horretan egindako edozein aurrerapausok «herritarron bizitzak hobetzeko» balio behar dutela.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna