Politika

Joseba Barandiaran omendu dute Astigarragan

Justizia, egia eta aitortza eskatu dituzte elkarbizitzarako.

2018ko uztailaren 11
07:47
Entzun

1978ko sanferminetan Poliziak German Rodriguez hil zuela salatzeko protestetan hil zuten Joseba Barandiaran, Donostian, hura ere tiroz. Astigarragakoa zen izatez, eta gaur, omenaldia egin diote bere herrian, Poliziak hil zueneko 40. urteurrenean.

Gertatutakoa ez dutela ahaztuko ohartarazi dute han bildu direnek; ez dutela ahaztu nahi. Memoriak duen garrantzia azpimarratu eta elkarbizitzan sakontzeko justizia, egia osoa, aitortza eta erreparazioa eskatu dituzte. German Rodriguez zenaren senitartekoak ere ekitaldian izan dira, eta Barandiaranen senideekin batera jaso dute lore eskaintza.

Zuhaitzaren irudia duen Barandiaranen omenezko muralaren aurrean egin dute ekitaldia, Pelotari kalea jendez lepo zela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.