Gizartea

'Utopia 68/18. Iruditeria berrien bila' jardunaldiak zuzenean eskaini ditu BERRIAk

"Utopia" gaur non dagoen aztertzen ari dira Usurbilen (Gipuzkoa), 68ko maiatza ardatz hartuta. Jardunaldiak Jakin-ek antolatu ditu eta UEUren Udako Ikastaroen parte dira. BERRIAk zuzenean eman ditu saioak, eta hitzaldiak ikusgai daude BERRIA TBn.

Berria -

2018ko uztailak 13

"Gaur egun eta hemen utopia zeri deitzen diogun aztertzeko, gizartea eraldatzeko borroka eremuak non dauden zehazteko, eta zer iruditeria kolektibo eraiki eta partekatzen ari garen hausnartzeko, nola berritu dezakegun pentsatzeko". Horretarako dira jardunaldiak, Lorea Agirre Jakin-eko zuzendariak azaldu zuenez.

"Nostalgiarik gabe" atzera begiratuko dute, 68 maiatzera. Garai hura Euskal Herrian ere aldaketa garaia izan zen; Agirreren arabera, "garai zaharraren amaiera eta berriaren sorreraren esperantza irudika zezakeen". Eta, handik, gaur egunera: "Gogoeta kolektiboaren bitartez, nora goazen edo nora joan nahiko genukeen begitantzeko".

Bederatzi aditu elkartuko dituzte horretarako, eta zortzi hitzaldi emango dituzte bi egunetan. BERRIAk zuzenean emango ditu haiek guztiak, webgunean. Ostegunean, Amaia Lasak, Alba Garmendiak eta Eduardo Apodakak parte hartu zuten.

Hemen egitaraua:

Osteguna:

-09:00-09:30 Harrera eta material banaketa.

-09:30-09:45 Lorea Agirre Dorronsoro (Jakin): Utopiari sarrera.

-09:45-10:45 Amaia Lasa (idazlea, poeta eta irakaslea): Nondik gatoz, non gaude.

-11:00-11:30 Atsedenaldia.

-11:30-12:30 Alba Garmendia (EHUko Filosofia Saileko doktoregaia): Utopia klasikoak eta berriak.

-12:30-13:30 Edu Apodaka (EHUko Soziologia irakaslea): Praxia, pragmatismoa eta utopia elkartzen diren tokia.

-13:30-14:45 Bazkaria.

-15:00-15:45 Uzuri Aboitiz (Universitat de Barcelonako Gizarte Antropologia Saileko doktoregaia): Zaintzak erdigunera. Aukerak, arriskuak eta zenbait galdera.

-15:45-16:30 Bego Zearreta (Bizkaiko adinekoen egoitzetako langile grebalaria): Zaintzaren aldeko borroka.

Ostirala:

-09:30-10:30 Iñaki Barcena (EHUko Politika Saileko irakaslea): Eko-Sozialismo-Feminista, utopia berri bat?

-10:30-11:15 Anaiz Agirre eta Xabier Harlouxet (Bizi mugimendua): Alternatiba burujabe bat lantzen.

-11:15-11:45 Atsedenaldia.

-11:45-12:30 Bego Huarte (Ongi Etorri Errefuxiatuak plataforma): Harrera herria nola antolatu.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna