Sanferminak

Korrikalarien neurriko entzierroa egin dute Victoriano del Rioko zezenek

Entzierro azkarra izan da (2:20), eta garbia. Ez da adarkaturik izan, eta bi pertsona eraman dituzte ospitalera, kolpeengatik.

Victoriano del Ro ganadutegiko zezenak, gaur, sanferminetako seigarren entzierroan. /
Victoriano del Ro ganadutegiko zezenak, gaur, sanferminetako seigarren entzierroan. / Jesus Diges/EFE

Berria -

2018ko uztailak 12

Victoriano del Rioko zezenek taldean igo dute Santo Domingoko aldapa, eta elkarrekin egin dute bidea Estafetaraino ere. Kalearen hasierako bihurgunea garbi hartu dute.

Taldea hautsi egin da, ordea, Estafeta kalean gora. Bi zezen aurreratu dira abiada bizian, eta korrikalariek tartea izan dute sakabanatutako zezenen artean metroak egiteko.

Aurretik joan diren bi zezenek sortu dute arrisku gehien, plazarako sarreran. Hainbat korrikalari kolpatu dituzte. Hala ere, ez da adarkaturik izan.

Entzierroak bi minutu eta 20 segundo iraun du.

Aurtengo sanferminetan sexu erasoak egiteagatik hiru gizonezko kondenatu dituzte auzitegiek, momentuz.

Zuzeneko kontakizuna

14:49
2018-07-12

Gaur egin dute sanferminetako bigarren enzierro txikia

Sanferminetan ohikoak izaten dira entzierro txikiak: kartoizko zezen eta idiekin egiten dituzte. Asteartean bezala gaur ere ume andana bildu da Santo Domingo kalean entzierro txikian parte hartzeko.

13:35
2018-07-12

Iruñeko Udalak orain 100 urte elkartutako musika bandak omendu ditu

1918an Euskal Herriko zenbait herritatik joandako hamabi musika banda omen ditu gaur Iruñeko Udalak. 1918an, hainbat banda joan ziren sanferminei musika jartzera, eta bertan sortu zen gaur egun hiriko banda den La Pamplonesa. Omendutako hamabi bandetatik hamaikak oraindik jarraitzen dute —anitzek bertze izen batzuekin—.

13:29
2018-07-12

'Ez da kasualitatea' bertso saio musikatua

Ez da kasualitatea bertso saio musikatua izanen da Sarasate pasealekuan, arratsaldeko zazpietan. Alazne Untxalo, Alaia Martin, Miren Artetxe eta Saioa Alkaiza ariko dira kantuan. Alaitz Rekondok jarriko dizkie gaiak, eta Gari Otamendik eta Ixak Arrutik musika.

13:15
2018-07-12

Musika eta dantza egiteko aukera paregabea dira sanferminak. Aurten lehenengoz dantza poteoa egiten ari dira Iruña euskal kultur elkarteak antolatuta.

13:02
2018-07-12

Galdutako objektuak

Objektu anitz galdu ohi ditu jendeak sanferminetan: sakelako telefonoak, betaurrekoak, diru zorroak... Bada, ordea, droga galdu duen norbait. Foruzaingoak Gaztelu plazan galdutako objektuentzat prestatu duen bulegora kokainaz betetako poltsa bat eraman du norbaitek. Ikusi egin behar ea galdutako horren bila joango ote diren.

12:17
2018-07-12

Egoera txarrean zegoen 5.000 kilo janari konfiskatu du Guardia Zibilak

Iruñe kanpoaldeko industrialde batean eta Lesakan, kamioi baten barruan aurkitu du janaria Guardia Zibiliak. Janari guztia egoera txarrean zegoen. Guardia Zibilak bi pertsona atxilotu ditu osasunaren kontrako delitua egitea egotzita.

12:09
2018-07-12

Eraso matxistak sanferminetan

Hiru gizon kondenatu ditu Iruñeko epaitegiak sanferminetan sexu abusuak egitea egotzita. Hiru salaketa aurkeztu dituzte orain arte, eta guardiako epaitegiak salatutako hiru gizonak zigortu ditu.

Informazio gehiago

11:39
2018-07-12

Herri Kirolak

Foruen enparantzan, herri kirolak izango dira eguerdiko hamabietan hasita. Sokatirako San Fermin 4 x 4 txapelketa mistoa, emakume aizkolarien erakustaldia eta Kañamares anaien erakustaldia izango dira. Ordu berean, Sarasate pasealekuan jota emanaldia izango da eta Musika kalean Descalzo kaletik eta San Frantzisko plazatik abiatuta.

11:33
2018-07-12

Festa sariak

Bronce peñak Iruñean eta sanferminetan eragina izan duten emakumeak saritzen ditu Festa sarien bidez. Atzo egin zuten aurtengo sari banaketa, eta Iruñeko Udaleko lehen emakume zinegotziak omendu zituzten: Mercedes Labaien, Camino Olse eta Maruja Oiaga.

Sari banaketaren kronika irakur daiteke BERRIAren sanferminetako webgune berezian.

11:23
2018-07-12

Eguneko Egitaraua

Sanferminetako zazpigarren egunak ere egitarau betea izanen du. Bertzeak bertze, arratsaldeko zazpietan, bertso saio musikatua izanen da Sarasate pasealekuan. 21:00etan, dantzaldia izango da Gurutzeko plazan, eta, 23:00etan, Sanferminetako Su Festen Nazioarteko XIX. egile lehiaketaren barnean, Sabor andaluz su ikuskizuna izanenda Esteban Martin su etxearen eskutik.

11:10
2018-07-12

Herri Sanferminetako egitaraua

Egitarau betearekin dator jaitako zazpigarren eguna. Herri sanferminen gunean, O plazan azoka ekologikoa egonen da hamaiketan hasitan.14:30ean ikasle bazkaria izanen dute eta 17:00tan olinpiadak errekoleten plazan. 18:00ean Plaza dantza izango da O gunean ortzadarren eskutik.

Herri Sanferminetako egitarau osoa

10:45
2018-07-12

Bi pertsona eraman dituzte erietxera entzierroaren ondorioz

Victoriano Del Rioko zezenek entzierro bizia egin dute Iruñean. Ez da adarkaturik izan, baina bi pertsona eraman dituzte erietxera; aurpegiko zauri batengatik bat, buruko traumatismoagatik bertzea. Gurutze Gorriak 36 pertsona artatu ditu.

Ikusi entzierroa


Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna