Indarkeria matxista

Hiru gizon kondenatu ditu Iruñeko epaitegiak sanferminetan sexu abusuak egitea egotzita

Epaitegiak ez du zabaldu zigorraren inguruko informaziorik.

Hainbat emakume Iruñeko Justizia jauregiaren aurrean protestan. VILLAR LOPEZ
Ainhoa Larretxea Agirre.
2018ko uztailaren 12a
14:28
Entzun

Hiru gizon salatu dituzte aurtengo sanferminetan, ukituak egiteagatik, eta Iruñeko guardiako epaitegiak hirurak zigortu ditu. Hiru gizonak kondenatu dituzten arren, ez dute zabaldu zigorren inguruko informaziorik.

Iruñeko Udalak eraso sexistarik gabeko bestak bultzatu nahi ditu, eta, horretarako, protokolo bat zehaztu du. Iruñeko Udalak zabaldutako bandoan, besta parekideak egitea denen ardura dela idatzi du, eta herritarrei gogorarazi die eraso bat ikustekotan biktimari laguntzeko eta erasotzailea baztertzeko.

Atzo, lelo matxistak zituzten hainbat txapa erretiratu zituen Foruzaingoak.

Gaurko entzierroa ere azkarra eta garbia izan da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.