Euskal presoak

Presoak gertura ditzatela eskatzeko, Bagoaz-ek bizikleta martxa antolatu du

Uztailaren 20tik 23ra egingo dute, Mont-de-Marsango espetxetik (Okzitania) Zaballakora (Araba).

Euskal Presoak Euskal Herriratzearen aldeko bizikleta martxa aurkezteko, Bagoazek Baionan egin duen agerraldia. /
Euskal Presoak Euskal Herriratzearen aldeko bizikleta martxa aurkezteko, Bagoazek Baionan egin duen agerraldia. /

'Iparraldeko Hitza' -

2018ko uztailak 12

Orain presoak lelopean iraganen da Bagoaz-en bizikleta martxa, eta gaur aurkeztu du, Baionan. Euskal presoen gerturatzea eskatuko dute martxan.

Aurkezpenean, gogoratu dute Frantziak hamasei euskal preso gerturatu dituela Mont-de-Marsango eta Lannemezango kartzeletara, eta nabarmendu euskal preso guziek dutela eskubide hori.

Madrilen azken asteetan entzuten diren ahotsei praktikara pasatzeko eskatu diete, oraindik ere urrunketek bere horretan segitzen dutelako. Horren testigu jarri dituzte azken asteetan euskal presoen senideek izandako bi auto istripuak.

Ideologiaz haratago, denei arduraz jokatzeko eskatu diete, gizarte baketsu baten sortzeko.

Ibilbidean zehar hainbat ekitaldi izango dira. Informazio osoa Bagoaz-en webgunean aurkitzen ahal da.

Bestetik, ehun preso inguruk berehala askatzeko baldintzak betetzen dituztela azpimarratu dute gaur hainbat abokatuk eta medikuk.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna