Osasuna

Berrordainketa indargabetuko die Madrilek "egoera zaurgarrienean" diren pentsiodunei

Carmen Monton Espainiako Osasun ministroak iragarri du osasun eta gizarte sistema "eraldatzeko" neurri sorta bat bultzatuko duela hurrengo hilabeteetan. Horien artean aipatu du gizarte seguratzaren kotizazioak berreskuratuko dituela profesionalak ez diren zaintzaileentzat.

Adineko bezeroak, sendagaiak erosten, farmazia batean. JUANAN RUIZ, FOKU
2018ko uztailaren 12a
19:32
Entzun

Espainiako Gobernuko ministroak datozen hilabeteetan garatuko dituzten lan ildo nagusiak aurkezten ari dira egunotan Espainiako Kongresuan, eta, gaur, Carmen Monton Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate ministroak aurkeztu ditu bere ministeritzaren politiken ardatzak izango direnak.

Ministroak aurreratu duenez, sendaigaien berrordainketa legealdi honetan ezabatzeko lan egingo du Espainiako Gobernuak. Era progresiboan hartuko ditu horretarako neurriak eta "egoera zaurgarrienean" diren pentsiodunak izango dira lehen onuradunak.

Horrez gain, ministroak adierazi du "datozen asteetan" Madrilek indarrean jarriko duela berriz ere osasun arreta unibertsala. Eta urtearen azken hiruhilekoan, menpekotasun legeari lotuta zaintza lanetan ari diren zaintzaile ez profesionalek gizarte segurantzaren kotizazioa berreskuratuko dute.

2019. urtean, berriz, Montonen ministeritzak Familia Zaurgarrien Laguntzarako Estrategia garatuko du, eta, urte horren hasieran, haurren kontrako indarkeriari aurre egiteko lege proiektua aurkeztuko du kongresuan.

Osasun mentalaren arloan, gobernuak suzidioaren prebentziorako plan bat aurkeztuko duela gaineratu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.