Hildakoa

Pertsona bat hil da Leioako etxebizitza eraikin bateko sutean

Garajean piztu da sutea, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez. Suhiltzaileek ibilgailuen artean aurkitu dute gorpua.

Leioan, su hartu duen etxebizitza eraikineko garajea. BIZKAIKO SUHILTZAILEAK
2018ko uztailaren 13a
07:05
Entzun

Sua 11:20 aldera piztu da, Leioako Etorbideko bigarren atean (Bizkaia). Suhiltzaileak hara joan dira, eta bizilagunak atera dituzte eraikinetik. Garajera sartu direnean, gorpua aurkitu dute ibilgailuen artean.

12:30ean lortu dute sutea itzaltzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.