Txirrindularitza

Alaphilippek irabazi du Alpeetako lehen etapa

Ion Izagirre ihesaldian sartu eta bigarren izan da. Skyren kontrolak ez du mugimendurik ahalbidetu faboritoen artean

Txirrindulariak errepidean, gaur.
Txirrindulariak errepidean, gaur. YOAN VALAT/Efe

Imanol Magro Eizmendi -

2018ko uztailak 17

Alpeetako lehen etapan ez da zalapartarik egon Frantziako Tourra irabazteko faboritoen artean. Skyk goitik behera kontrolatu du Annecy eta Le Grand Bornarden arteko bidea, eta inor ez da ausartu mugitzen. Etapa irabazteko lehian, aldiz, polita izan da, eta Julian Alaphilippe (Quic Step) izan da indartsuena ihesaldian. Ion Izagirre (Bahrain) ere ondo mugitu da, baina bigarren izan da, 1.35era. Greg van Avermaet (BMC) ere sartu da ihesaldian, eta hura da lider.

 Alpeetako lehen etapak bi arreta gune izan ditu: iheslariak, maila handikoak, asko; eta tropela. Hemezortzi kideko ihesaldia etapa hasieran sortu da, eta bertan, bestek beste, Alaphilippe, Izagirre, Greg Van Avermaet (BMC), Phillippe Gilbert (Quick Step) edo Lilian Calmejane (Direct Energie) bezalako jendea zegoen. Izen handikoa jendea zen, eta sei minutuko aldea izatera iritsi dira.

Aurrera egin ahala, baina, kideak galtzen joan da, eta galbahae handiena Rommeko gainean gora egin da. Eguneko azken aurre etapa zen, eta Rein Taaramaek (Direct Energie) estutu du erritmoa.Haren atzetik irten da Alaphilippe, eta argi gelditu da hura zela indartsuena. Izagirren saiatu da jarraitzen, baina ezin izan du. Etaparen amaiera aldapa behera zen, eta ormaiztegiarra ondo mugitu da, baina aldagai bakarrak egin dio kale kalkuluan: Alaphilippek. La Colombiere zen eguneko azken mendatea, eta Alaphilippek ez du ahuleziarik erakutsi. Goian 1.30eko aldea zuen Izagirrerekiko, eta hamar kilometroko jaitsiera aurretik. Garbi zegoen irabaziko zuela.

Beste arreta gunea tropela zen, eta bertan Skyk ez du mugimendurik ametitu. Mendiko lehen etapa izan da kontrol eta azterketa lana izan da nagusi, eta ez da erasorik egon. Rigoberto Uran (Cannondale) izan da atzean gelditu den bakara. Egun txarra izan du eta denbora galdu du faboritoekiko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna