Bilboko Konpartsak

Bilboko Konpartsakide Eguna egingo dute larunbatean

Bilboko Aste Nagusien 40. urteurrenean haurrei arreta berezia eskaini nahi diete. Etxeko txikienek bi lagun berri izango dituzte: Karpatxo eta Mekanitxin.

jarraia154668.jpg
Uxue Gutierrez Lorenzo.
2018ko uztailaren 18a
13:11
Entzun

Marijaiaren bisita jasotzeko hilabete falta denean, Bilboko Konpartsak hasiak dira Aste Nagusirako prestakuntza lanetan. Larunbatean ospatuko dute Konpartsakide Eguna Bilboko Areatzan, 28 konpartsetako 2.000 kide ingururekin. Urtero legez, berrikuntzak aurkezteko tartea ere hartu nahi izan dute, “inoiz baino gazteago” etorriko den Aste Nagusian. Aurtengo edizioan etorkizuneko herritarrei begira jarriko direla iragarri dute. Abarka erraldoiak, orrazkera deigarriak eta arrantzale gona soinean, haurren bidelagun izango diren bi pertsonaiak aurkeztu dituzte: Karpatxo eta Mekanitxin. Patinetean ibiliko dira han eta hemen haurrentzako ekintzak sustatu eta gidatzen.

Aste Nagusia “airean usaintzen hasia da” eta egitarau oparoa antolatu dute konpartsek larunbaterako: pintxo lehiaketa, haurrentzako jolasak, ardo dastaketa, Ozen erromeriaren kontzertua... adin eta gustu guztietarako eskaintza zabala. Gastronomikoa ere tentuz zaintzen dute urtero, bertako produktuen aldeko apustu irmoa eginez. Oraingoan, Eusko Label tomate eta piper berdeak doan dastatzeko aukera izango dute herritarrek, Bizkaiko Txakolinarekin batera.

Horrez gain, emakumeek jaietan pairatzen dituzten erasoen aurrean, jaiak libre bizitzeko aldarria zabaldu dute: "Bada garaia behingoz emakumeok jaiak libre bizitzeko, bestela ez baitira jai herrikoiak izango, bestela ez baitira jaiak izango".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.