Elkarrizketa aurrerapena

Arantxa Tapia AHTri buruz: "Ez ditut asmatu datuak: txosten landu batean oinarritzen dira"

 

Xabier Martin -

2018ko uztailak 18

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiari egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. Han, AHTari buruz hitz egiten du, besteak beste. Europako Batasunaren Kontu Auzitegiak AHT lineak ez direla "eraginkorrak" eta "garestiegiak" direla esan ostean, berak emandako datuak defendatu ditu. Hau da, gainkostua %8koa dela, azpiegituraren "errentagarritasun soziala" duela, eta urtean zortzi milioi bidaiari izango dituela esan du. Datu horiek landutako txostenetan oinarrituta daudela nabarmendu du.

Horretaz gain, bihar Espainiako Sustapen ministroarekin duen bileraz ere hitz egin du. Kritiko agertu da Edesarekin, oso ondo doazen enpresei laguntzeko iragarri duten funts berriaz mintzo da, eta legegitzaldia erdira iritsi denez,balorazio bat ere egiten du: "Egun batzuk besteak baino hobea dira". Ez du asmorik lehendakarigai izateko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna