Ekialde Hurbila

Israel estatu judu gisa aitortzen duen legea onartu du parlamentuak

Legediak zehazten du arabiera ez dela izango aurrerantzean hizkuntza ofiziala eta asentamenduak eraikitzea "estatuaren intereserako helburua" dela.

Benjamin Netanyahu, Israelgo lehen ministoa. /
Benjamin Netanyahu, Israelgo lehen ministoa. / Ronen Zvulun/EFE

Arantxa Elizegi Egilegor -

2018ko uztailak 19

Zortzi orduko eztabaidaren ostean eta 62 diputaturen babesarekin —55ek bozkatu dute aurka– parlamentuak onartu berri duen legeak "Jerusalem osoa" hiriburu duen "estatu nazio judu" izaera aitortzen dio Israeli. Horretaz gain, orain arte ofizial izan den arabiera bigarren mailakotzat jotzen du, eta aldiz, asentamenduak eraikitzen jarraitzea "interes nazionaleko helburu" gisa jasotzen.

Parlamentari arabiarrek legea gogor kritikatu dute. Arabiarrak dira Israelgo biztanleen %20 inguru eta egungo legediak eskubide berdinak aitortzen dizkien arren, maiz salatu izan dute ez dutela tratu berdina jasotzen. Onartu berri duten legeak "demokraziaren heriotza" islatzen duela gaitzetsi du Ahmed Tibi diputatu arabiarrak.

Aldiz, Benjamin Netanyahu lehen ministroaren gobernuak txalotu egin du Legebiltzarraren erabakia: "Juduen aberri historikoa da Israel eta soilik eurek dute autodeterminazio eskubidea".

Lege proposameneko puntu guztiak ez ditu, hala ere, onartu diputatuen gehiengoak. Hasierako egitasmoan jasotzen ziren, esaterako, soilik juduez osatutako komunitateak sortzeko eksubidea, eta hori atzera bota dute Parlamentuan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna