Langabezia

Langabezia %10,1era jaitsi da azken hiruhilekoan

Eustaten arabera, 1,2 puntu egin du behera tasak aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta Eusko Jaularitzak bi urte barrurako ezarritako %10eko helburua betetzear dago.

Langabeak zain, enplegu bulego batean.
Langabeak zain, enplegu bulego batean. IÑIGO URIZ / FOKU

Xabier Martin -

2018ko uztailak 20

106.200 pertsona daude langabezian, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Eustatek jakinarazi duenez, 2018. urteko lehen hiruhilekoan baino 10.400 gutxiago. 1,2 puntuko jaitsiera handia egon dela diote Eustaten datuek. Eusko Jaurlaritzak legegintzaldi bukaerarako jarritako helburua, beraz, betetzear da. Langabezia %10eko tasatik behera jaisteko xedea jarri zuen Lakuak, eta legegintzaldiaren erdia nahikoa izango da hura betetzeko.

Langabeziaren jaitsierak eragin handiagoa izango du emakumeen artean gizonezkoen artean baino. Aurreko hiruhilekoan baino 7.300 atera dira langabeziatik, eta gaur egun 54.500 dira langabeak Jaurlaritzaren eskumeneko hiru lurraldeetan. 3.000 gizonezko langabe gutxiago daude, bestalde, eta guztira, 51.700 dira gizonezko langabeak.

Lurraldeka, jaitsiera handiena Bizkaiak izan du (-5.000), eta %11,6ko tasa dauka gaur egun. Gipuzkoan 26.000 langabe daude, 3.000 gutxiago, eta %7,7ko tasa dauka. Eta Araban 2.300 langabe gutxiago daude azken hiruhilekoan; Arabak %10,5eko lagabezia tasa dauka.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna