Euskal presoak

Donostiara iritsi da presoen eskubideen aldeko bizikleta martxa

Donostia eta Altsasu artekoa izango da hurrengo etapa. Zaballako espetxean amaituko da, astelehenean. Etxerat-ek jakinarazi duenez, aske geratu da Jose Javier Oses presoa.

Bizikleta martxako parte hartzaileak, Donostiako Zuloaga plazan
Bizikleta martxako parte hartzaileak, Donostiako Zuloaga plazan / Idoia Zabaleta (Foku)

Arantxa Elizegi Egilegor -

2018ko uztailak 21

Aurrera jarraitzen du Orain Presoak dinamikak antolatutako bizikleta martxak. Baiona eta Donostia arteko bidea egin dute gaurkoan. Goizeko hamarrak inguru zirela irten dira parte hartzaileak Baionako gaztetxearen paretik, eta, Errenterian bazkaldu ostean, Donostiako Zuloaga plazarainoko bidea egin dute. Han, Sara Majarenas preso ohiak azaldu ditu mobilizazioren aldarrikapenak; ondoren, jai txiki bat antolatu dute.

 

Jose Javier Oses aske

Bestaled, Etxerat-ek jakinaraqzi duenez, aske geratu da Jose Javier Oses. Burlatarra 2012an atxilotu zuten, eta zortzi urteko kartzela zigorra ezarri zioten, ETAko kide izatea egotzita. Hainbat urtez Fleury Merogisko espetxean egon ostean, Mont-de-Marsangora eraman zuten iazko azaroan, Euskal Herritik 234 kilometrotara.

Ordea, aurtengo urtarrilean Espainiaratu egin zuten. Kale borroka ekintzetan parte hartze leporatuta epaitu zuten hil honen hasieran. Soriako kartzelan egin ditu azken hilabeteak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna