Ezbeharra

Aurkitu dute Salamancan desagertutako Beasaingo gizonaren gorpua

Irueñako urtegira egin zuen jauzi gizonezkoak uztailaren 12an, eta geroztik aritu dira bere bila.

2018ko uztailaren 21a
14:42
Entzun

Eguerdian aurkitu du Guardia Zibilak gizonaren gorpua. Uztailaren 12an hamar urteko semearekin Ciudad Rodrigotik gertu dagoen Irueñako urtegia (Salamanca, Espainia) zeharkatzen zuen zubian zela jauzi egitea erabaki zuen. Semeak telefonoarekin grabatu zuen jauzia.

Ezbeharra gertatu den tokian 30 metro inguruko altuera du zubiak, eta 40 metro inguruko sakonera ibaiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.