LAOS

Hainbat hildako eta ehunka zauritu Laosen, presa hidroelektriko bat eraitsi ondoren

Laos hego-ekialdean gertatu da ezbeharra, Attapeu probintzian.

Herritar multzo bat laguntza iritsi zain, etxe bateko teilatuaren gainean, Attapeu ondoko herri batean. /
Herritar multzo bat laguntza iritsi zain, etxe bateko teilatuaren gainean, Attapeu ondoko herri batean. / ABC Laos News/EFE

Ainhoa Larretxea Agirre -

2018ko uztailak 24

Agintariek kopuru zehatza eman ez badute ere, dozenaka izan daitezke erakitzen ari ziren presa erori ondoren hildako bizilagunak. Zaurituak ehunka dira, eta 6.000 lagunek baino gehiagok galdu dute bizilekua.

Vientinae hiriburuaren hego-ekialdean, Attapeu probintzian dago eraitsi den presa, hiriburutik 550 kilometrotara. Sei herrixka dira ur azpian geratutakoak, eta Attepeuko agintariek giza laguntza eskatu dute kaltetuentzat. Erakundeek ontziak bidali dituzte kaltetutako eremura, herritarrak bertatik ateratzeko, itsasoaren maila nabarmen handitu baita.

Thongloun Sisoulith Laoseko lehen minisitroa gaur joango da bertara, erreskate lanak gainbegiratu eta kaltetuei laguntza eskaintzera.

2013. urtean hasi ziren presa eraikitzen, eta aurten ziren energia sortzen hastekoak.

Sare sozialetan hainbat bideo eta argazki zabaldu dituzte hango irudiekin:

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna