Euskal presoak

Aske gelditu da Jesus Mari Lopez donostiarra, hogei urte preso egon ondoren

1998an espetxeratu zuten, Espainian, Mexikotik kanporatua izan ondoren.

Txuma Lopez, espetxetik irten berritan. /
Txuma Lopez, espetxetik irten berritan. / Etxerat

Berria -

2018ko uztailak 25

Jesus Mari Lopez donostiarra aske da, espetxean hogei urte egin ondoren. Lopezek 1992an ihes egin zuen Euskal Herritik, eta 1998an Mexikotik kanporatu zuten, han bizitzeko baimenik ez zuela eta. Espainiaratzerakoan, atxilotu egin zuen Guardia Zibilak.

Goizean goiz irten da Ocaña II espetxetik (Toledo, Espainia), eta atarian zituen zain senide eta lagunak.

Sortuk sare sozialetan jakinarazi du Lopez aske utzi dutela.

 

Bestalde, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Iñaki Reta de Frutos preso elorrioarra espetxez aldatu dute Parisen bertan. Lehen Fleury-ko espetxean zegoen eta orain Fresnesera eraman dute.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna