Pakistan

Gutxienez 31 pertsona hil dituzte Pakistanen, eraso suizida batean

Hauteskunde eguna dute gaur Pakistanen. Estatu Islamikoak hartu du bere gain erasoa.

Eraso suizida gertatu den lekua./
Eraso suizida gertatu den lekua./ Jomal Taraqui

Ainhoa Larretxea Agirre -

2018ko uztailak 25

Hautesleku batean izandako eraso suizidak 31 hildako eta 35tik gora zauritu eragin ditu gaur goizean. Quetta hirian izan da erasoa, Pakistan mendebaldean. Antza denez, erasotzailea hauteslekura sartzen saiatu da, eta poliziak alto eman dionean lehertu du bere burua. Estatu islamikoak hartu du bere gain atentatua, Reuters berri agentziak zabaldu duenez.

Bi hautagai dira faborito gaurko hauteskundeak irabazteko: Shahbaz Sharif Liga Musulmaneko hautagaia eta Imran Khan kriketeko jokalari ohia, PTI alderdikoa. Bi hautagaiek gaitzetsi dute erasoa Twitter bidez zabaldutako mezuetan. 105 milioi pakistandar daude bozkatzera deituta 85.000 hauteslekutan.

Hauteskunde kanpainan 180 pertsona hil dituzte atentatuetan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna