Mundua

Herritar baten protestak deportazio bat eragotzi du Suedian

Herritar bat Afganistarena eraman behar zuen hegazkinean sartu da Elin Ersson gaztea, esertzeari uko egin dio eta deportazioa eragotzi du. Egiten ari zenaren berri eman du Facebook bidez, zuzenean.

Deportazioa eragotzi duen gaztea
Deportazioa eragotzi duen gaztea

Ainhoa Larretxea Agirre -

2018ko uztailak 25

"Hegazkin honetan Afganistarena deportatuko duten pertsona bat dago eserita. Ez naiz eseriko pertsona hau hegazkinetik kanpo dagoen arte". Horrela hasi du Elin Ersson Suediako aktibista gazteak bi ordu iraun duen protesta. Hegazkinerako txartelak erosi eta hegazkinean esertzeari uko egin dio —legeak dio pilotuak ezin duela hegazkina abiarazi bidaiari guztiak eserita ez badaude—.

Hegazkineko bidaiarietako batzuek ez dute protesta begi onez ikusi eta kexa artean gazteari mugikorra kentzen saiatu dira. Erssonek ordea tinko eutsi dio bere helburuari: "Zer da garrantzitsuagoa, zure denbora ala pertsona baten bizitza? Hegazkinetik jaitsi behar da Afganistanen ez delako seguru egongo".

Hainbat bidaiari eta tripulazioarekin  eztabaida izan ostean aireportuko agintariek Ersson hegazkinetik biolentzia erabiliz kanporatzeari uko egin diote. Bidaiari gehiago zutitu dira Ersonni elkartasuna emateko, eta azkenean, bai Ersson bai deportatzekotan ziren herritarra txalo artean atera dituzte.

Ikusteko dago deportazioarekin zer gertatuko den, hegazkinetik atera badute ere ez dutelako beraren egoeraren berri eman.

Bideoa sare sozialetan zabaldu du gazteak eta milloika bisita izan ditu.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna