Suteak Grezian

Gutxienez 79 pertsona hil dira Greziako suteetan, eta ehunka lagun desagertuta daude

170 zauritutik gora eragin dituzte Greziako suteek. Astelehen eguerdian piztu ziren lehenbizikoak, eta oraindik bi sute itzaltzeko lanetan ari dira Atenas mendebaldean.

Suhiltzaile bat sua itzali nahian Grezian./
Suhiltzaile bat sua itzali nahian Grezian./ Vassilis Pomas

Ainhoa Larretxea Agirre -

2018ko uztailak 25

Astelehen eguerditik sua ezin itzali dabiltza Grezian. 79 hildako zenbatu dituzte jada eta zaurituak 170 baino gehiago direla adierazi dute Greziako suhiltzaileek. Erreskate taldeen arabera hildako kopurua datozen orduetan igo daiteke ehunka pertsonak desagertuta jarraitzen dutelako. Gainera, suhiltzaileak oraindik itzali gabe dauden bi su itzali nahian dabiltza Atenas mendebaldean.

Mati izan da suteak gehien kaltetu duen herria. Bertan aurkitu dituzte biktima denak. Iturri ofizilaen arabera, etxean eta autoan hil ziren biktimetako asko. Bertze biktima batzuk, aldiz, irteerarik ez zuten kaleetan itxita hil ziren. Urbanizazio planik gabe eraikitako herria da eta irteerarik gabeko kaleak tranpa bihurtu ziren suteetatik ihes egiteko. Pinuz inguratuta dagoen herria izanik, sua azkar zabaldu zen. Hondartzara iristea lortu zuten 700 pertsona baino gehiago erreskatatu zituzten hainbat itsasontzik Matin.

Elkartasun uholdea

Grezian izan diren sute larriek elkartasun uholde "izugarria" sortu dute. Milaka pertsonak eskaini diete etxebizitza eta janaria suteen ondorioz bizilekua galdu duten herritarrei. Greziak laguntza eskatu ostean Europako hainbat estatuk hegazkinak bidali dituzte sua itzaltzen laguntzeko. Mugarik Gabeko Medikuak Rafinan —suteak kaltetutako herrietako bat— dira bertako osasun zentroan laguntzeko.

Alexis Tsipras Greziako lehen ministroak kaltetuei 20 milloi euro bideratuko dizkiela adierazi zuen atzo eta gaur kopurua 10 milloi eurotan igo du. Gainera, hiru egunetako dolua egiten ari dira Grezian.

Fiskaltza suteen jatorria ikertzen ari da. AFP berri agentziak zabaldu duenez, litekeena da suteak nahita piztutakoak izatea.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna