Errefuxiatuak

Mediterraneoan gutxienez 1.500 migratzaile hil dira aurten, IOMren arabera

Libiatik Italiara doan itsasbidean hiltzen dira gehienak, Nazioarteko Migrazio Erakundeak jakinarazitako datuen arabera. Denera, 55.001 migratzaile iritsi dira Europara —iaz, epe berean, 111.753, eta, 2016an, 250.000—.

'Aquarius' ontzia Marsellara (Frantzia) iristen, artxiboko irudi batean. EFE
Berria
2018ko uztailaren 27a
07:33
Entzun

IOMren eledun Joel Millmanek azaldu duenez, egun Espainia da errefuxiatuen helmuga nagusia: "Urtarriletik uztailera, 20.992 migratzaile iritsi dira Espainiako kostaldera". Italiara, berriz, 18.130 iritsi dira, eta gainontzekoak Greziara —15.528—, Maltara —243— edo Ziprera —108— joaten dira.

Hildakoei dagokionez, Espainiara doan itsasbidean 304 etorkin hil dira aurten, Italiara doanean 1.111 eta Greziara doan itsasozko bidean, aldiz, 89.

Duela gutxira arte Italia zen migratzaileen helmuga nagusia, baina Italiako Gobernuaren jarreraren ondorioz, migratzaile gehienak Espainiara joateko erabakia hartu dute, hango gobernuak Italiakoak baino jarrera irekiagoa duelakoan. Atzo, 602 migratzailek Ceutako hesia zeharkatzea lortu zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.