Musika

Mary Stallingsek Donostiako Jazzaldia saria jaso du

Abeslari estatubatuarra "egungo jazzaren erreferentzia erabatekoa" dela esan du Miguel Martin jaialdiko zuzendariak, saria emateko ekitaldian. Beti "arimatik, bihotzetik" kantatu duela adierazi du, eskertuta, Stallingsek.

Mary Stallings abeslaria, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian.
Mary Stallings abeslaria, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian. Jon Urbe / Foku

Ainhoa Sarasola -

2018ko uztailak 28

Mary Stallings (San Frantzisko, AEB, 1939) abeslariak Donostiako Jazzaldia saria jaso du Viktoria Eugenia antzokian, atzo kantuan aritu zen leku berean. «Egungo jazzaren erreferentzia erabatekoa da", Miguel Martin jaialdiko zuzendariak sari-emate ekitaldian adierazi duenez. Haren eta Donostiako alkate Eneko Goiaren eskutik jaso du Stallingsek garaikurra.

Jaialdiarekin eta Donostiako publikoak egin dion harrerarekin eskertuta agertu da Stallings: "Gonbidapena jasotzeko zain nago berriro itzultzeko". Halaber, bidean lagun izan dituen musikari "handiekin" ere esker oneko agertu da; haren hitzetan, "plataforma" bat izan dira musikariok, eta bere ahotsaren bidez bere "arima, bihotza eta bizitza" agertzeko aukera eman diote. Era berean, beti "arimatik, bihotzetik" kantatu izan duela azaldu du. Jazzak bere burua hobeto ezagutzen lagundu diola gaineratu du.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna