Hilberria

Txema Larrea idazle eta militantea hil da

Zeruko Argia-n aritu zen hiru urtez, eta gerora beste hainbat aldizkarirekin ere kolaboratu izan du, besteak beste, Jakin-ekin. Euskaldungoa erroizturik saiakera da bere lanik ezagunenetariko bat.

Txema Larea, artxiboko irudi batean. /
Txema Larea, artxiboko irudi batean. / Marisol Ramirez/Foku

Berria -

2018ko uztailak 30

Igandean hil zen Txema Larrea idazle eta militantea. Basaurin (Bizkaia) jaioa 1954an, kazetaritza ikasi zuen eta lau urtez aritu zen Zeruko Argia aldizkariarentzako lanean, Iruñean. Horretaz gain, beste hainbat aldizkarirentzako lanak ere egin zituen, besteak beste, Hitz, Zutabe, Zutik, Xaguxarra, Jakin, eta A Nosa Terra-rentzako.

Hainbat lan ere argitaratu zituen, esaterako, Alkohol-Poemak (Pamiela, 1984) Joseba Sarrionandiarekin batera, edota Miranderi buruzko Poemak (Erein, 1984) eta Miranderen lan kritikoak (Pamiela, 1985). Dena den, euskarari buruzko Euskaldungoa erroizturik (Pamiela, 1994) saiakera  da Larreraen lanik ezagunena.

Frankismo garaian ETAko kide izan zen Larrea. Hori dela eta preso sartu zuten, baina 1977an aske geratu zen orduko Espainiako presidente Adolfo Suarezen amnistiari esker. 1980ko hamarkadaren erdian Euskal Herriko Unibertsitatera egin zuen jauzi, eta azken urteetan han aritu da irakasle lanetan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna