Frantzia

Macronen aurkako bi zentsura mozioak ez dira aurrera atera

Eskuinaren mozioak aldeko 143 boto lortu ditu, eta ezkerreko alderdienak 74; gutxienez 289 behar zituzten.

Edouard Philippe Frantziako lehen ministroa Asanblean, gaur.
Edouard Philippe Frantziako lehen ministroa Asanblean, gaur. EFE

Ander Perez Zala -

2018ko uztailak 31

Oposizioko alderdiek Benalla auziaren harira aurkeztu zituzten Frantziako presidentearen aurkako zentsura mozioak. Bozketetan arrakastarik ez izan arren, euren ikusgarritasuna handitzea eta Macron politikoki ahultzea lortu dute eskuineko zein ezkerreko alderdiek.

Mozioak aurkezteko arrazoia gertakari zehatz baten ondorio izan zen: Macronen bizkartzain ohi Alexandre Benallak hainbat manifestariri eraso egin zien Maiatzaren Leheneko manifestazioan, Parisen; egun horretan, istiluen aurkako poliziaren kaskoarekin eta polizia gisa identifikatzen zuen besokoarekin izan zen.

Mediapart eta Liberation hedabideek egunotan zabalduriko bi bideok frogatu dute Benallak beste atxiloketa batean parte hartu zuela egun horretan, Frantziako presidentearen alderdiko segurtasun buru Vincent Crasekin batera; bizkartzain ohiak atxiloketetan partu izana ukatu zuen joan den astean emandako elkarrizketa batean.

Macron joan den astean mintzatu zen lehenengoz gai horren inguruan, eta adierazi zuen bera dela gertaturikoaren "erantzule bakarra".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna