Hildakoa

Atzotik desagertuta zegoen 52 urteko emakumea da Sestaoko itsasadarrean aurkitu dutena

Ertzaintzak ikerketa du abian, heriotzaren zergatia argitzeko. Orain arteko informazioan oinarrituta, Poliziak uste du emakumeak bere buruaz beste egin duela.

2018ko abuztuaren 4a
15:45
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakinarazi duenez, 13:15 aldera aurkitu dute gorpua Sestaon (Bizkaia). Herritar batek ikusi du uretan, itsasadarraren ondotik paseatzen ari zela. Gurutze Gorria eta Ertzaintza tokira bertara joan dira abisua jaso dutenean.

Gorpua erreskatatu egin dute, eta Ertzaintzak hildakoaren identitatea zehaztu du: atzotik desagertuta zegoen 52 urteko emakumea da.

Ertzaintzak abian du emakumearen heriotza argitzeko ikerketa. Dena den, orain arteko zantzuetan oinarrituta, Ertzaintzak uste du emakumeak bere buruaz beste egin duela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.