Kirola

Erremonte txapelketa


Buruz Burukoa

Azpirozek jokatuko du Kutxabank Torneoa, Ansari gailendu eta gero

30-29 irabazi zion Buruz Buruko Aurrekoaren finala Ansari, partida berdindu eta gogor batean. Buruz Burukoaren aurkezpenean egongo da atzelari uitziarra.

Azpiroz, sanferminetan.
Azpiroz, sanferminetan. Maialen Andres

Iñigo Goñi Iradi -

2018ko abuztuak 6

Azpirozek jokatuko du Kutxabank Torneoa, aurrekoaren finala Ansari 30-29 irabazi eta gero. Bietako edozeinek merezi zuen sailkatzea, oso ongi jokatu baitzuten. Partida zoragarria eta parekotasun handikoa izan zen, eta biak ikusgarri aritu ziren hasieratik bukaeraraino. Ordubeteko lehia estua izan zen, gogorra eta piloteatua. Tanto ederrak ikusi ziren, jokaldi asko, eta defentsan ikaragarri mugitu ziren, ezinezkoak ziruditen pilotak ere eramanez. Ezin zaie gehiago eskatu ez Ansari eta ez Azpirozi.

Partida berdindua hasi zen, baina Ansak lauzpabost tantoren aldea lortu zuen, eta bera joan zen aurretik ia amaitu arte. 9-4 aurreratu zen, eta 20-15 ere izan zen aurretik. Orduan hasi zen Azpiroz hobekien jokatzen, eta 25na berdintzea lortu zuen; ez hori bakarrik: aurretik ere jarri zen, 26-28. Ansak ez zuen amore eman, eta berriz ere berdinketak etorri ziren, 28na lehendabizi eta 29na ondoren. Azken tantoa Azpirozek egin zuen, errestoz, eta Kutxabankera sartzea lortu. Azpirozek defentsa ona erakutsi zuen, eta pilota bakarra galdu zuen. Segurtasun horrek eman zion garaipena. Ansak gehiago arriskatu beharra zuen, eta bost pilota galdu zituen. Piloteoan, 21 eta 20 tanto egin zituzten. Sakean, Ansak seis tanto egin zituen, eta Azpirozek hiru.

Beraz, uitziarrak Kutxabank Torneoaren aurkezpenean egon beharko du asteartean, Urriza, Uterga, Barrenetxea, Endika eta Ezkurra II.aarekin batera. Hori Galarretan izango da, 12:00etan. 

Ezkurra II.a eta Barrenetxea IV.a, estelarrean nagusi

Estelarra ez zen buruz burukoaren parekoa izan, baina parekotasuna egon zen. 40-36 irabazi zieten Ezkurra II.ak eta Barrenetxeak Urrizari eta Etxeberria III.ari.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna