Sutea

Suak 2.900 hektareatik gora erre ditu Valentzian

2.8500 pertsona atera dituzte beren etxeetatik. Gaurko haize bolada indartsuak iragarri dituzte eta zaila izango da sutea kontrolpean izatea.

Sua astelehen goizaldean Llutxenten./
Sua astelehen goizaldean Llutxenten./ Natxo Frances/EFE

Ainhoa Larretxea Agirre -

2018ko abuztuak 8

Irudi lazgarriak utzi ditu astelehen eguerdian Valentziako Lutxent herrian sortutako suteak. 2.600 hektarea baino gehiago erre ditu jada suak eta 20 etxe guztiz kiskali ditu Gandia kanpoaldeko hiru auzotan. Valentziako Generalitateak zabaldu duenez, 3000 pertsona baino gehiago atera behar izan dituzte beren etxeetatik.

Gaur goizean izandako haize bolada bortitzek sua Marxuquera herrira zabaldu dute eta Gandia herri turistikora gerturatzen ari da. Suteak balio ekologiko handiko eremua erre du, tartean ehun urtetik gora zeukan artelatzez osatutako baso bat.

Sutea itzaltzeko lanetan 600 suhiltzaile eta 25 hegazkin ibili ziren atzo eta gaur goizean bertze bi gehituko zaizkie. Espainiako eta Herrialde Katalenetako hainbat basetik suhiltzaile gehiago bidaliko dituzte. Hezetasun faltak eta 60 km/h-tik gorako haize bolada bortitzak lanak erabat baldintzatzen ari dira eta ez da espero hobera egitea, gaurko ere haize bolada bortitzak iragarri baitituzte.

Erreskatatutako 3000 pertsonentzat hiru aterpetxe ireki ditu Gurutze Gorriak .

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna