Txirrindularitza

Castroviejok zilarrezko domina lortu du Europako txapelketako erlojupekoan

Victor Campenaerts belgikarra izan da irabazlea. Castroviejori 63 ehunenen aldea besterik ez dio atera.

Jonathan Castroviejo txirrindulari getxoztarra, erlojupeko proba batean. Artxiboko irudia. /
Jonathan Castroviejo txirrindulari getxoztarra, erlojupeko proba batean. Artxiboko irudia. /

Berria -

2018ko abuztuak 8

Jonathan Castroviejok (Sky) zilarrezko domina eskuratu du Europako txapelketako erlojupekoan. Gutxigatik ez du urrezko domina lortu. Irabazleak, Victo Campenaerts belgikarrak 63 ehunen hobetu du txirrindulari getxoztarraren denbora.

53 minutu 39 segundo eta 41 ehunen behar izan ditu Castroviejos 45,7 kilometroko ibilbidea egiteko. Euripean egin dute erlojupekoa, eta horrek proba baldintzatu du.

Gaurkoa ez da Castroviejok Europako txapelketetan lortzen duen lehen domina. Urrezkoa lortu zuen 2016ko erlojupekoan, Frantzian.

Hirugarren postua Maximilian Schachmann alemaniarrarentzat izan da.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna