Gizartea

Espetxera bidali dute Iruñean ustez aitaginarreba hil zuen gizona

Epailearen arabera, badaude "zentzuzko frogak" hilketa hark egin zuela frogatzeko.

Geoen unitate berezia Iruñean lanean./
Geoen unitate berezia Iruñean lanean./ Villar Lopez/Efe

Ainhoa Larretxea Agirre -

2018ko abuztuak 8

Iruñeko Instrukzio Epaitegiko bigarren salak espetxera bidali du Iruñeko Sanduzelai auzoan aitaginarreba hiltzeaz akusatuta atxilotu zuten gizona. Behin-behineko espetxealdian egongo da epaiketa egin arte.

Joan den igandean izan zen hilketa, Iruñeko Sanduzelai auzoko Santa Bizenta Maria kalean. Atxilotuak, ustez, aitaginarreba hil zuen, kolpeka. Gero, etxean itxi zen hainbat orduz. Polizia Nazionaleko GEOen operazio berezietarako unitateak bertaratu behar izan zuen gizona etxetik atera zezaten. Orduz geroztik, Poliziaren esku egon da.

Iruñeko epaitegiak emandako epaiak jasotzen duenez, "zentzuzko frogak" badaude atxilotua hilketaren erruduna dena erakusteko. Epailearen arabera, atxilotua eguerdian joan zen bikotekidearen etxera, eta han, "ez jakin zergatik", behin eta berriz jo zuen bikotekidearen aita, hiltzeraino. Gainera, atxilotuak egindakoa aitortu zuen polizia etxean.

Epailearen iritziz, ez dago "inolako zalantzarik" akusatuari giza hilketa leporatzeko. Gainera, erailketa ere lepora diezaioke, egindakoa basakeriaz egin duela frogatzen bada.

Epaiketa egin arte, atxilotua behin-behineko espetxealdian egongo da, delituen larritasunagatik.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna