Hego Sudan

Aministia ezarri die Hego Sudango presidenteak gerra zibilaren ondorioz atxilotutakoei

50.000 hildakotik gora eta 12 milloi erbesteratu eragin ditu 2013an piztu zen gerra zibilak.

Salva Kiir Hego Sudango presidentea bake ituna isntazeko negoziazioetarako bidean./
Salva Kiir Hego Sudango presidentea bake ituna isntazeko negoziazioetarako bidean./ Stringer/EFE

Ainhoa Larretxea Agirre -

2018ko abuztuak 9

Hego Sudango Slava Kiir presiendenteak amnistia eman die 2013an hasi zen gerra zibilaren ondorioz preso daudenei. Tartean da oposizioko Riek Machar liderra. Azken egunetan gobernuak eta oposizioak sinatutako bake itunaren ondotik etorri da amnistia.

Telebistan irakurritako ohar baten arabera, amnistia, Machar oposizioko liderrari ez ezik, gerra zibilaren ondorioz atxilotu dituztenen pertsona guztiei ere aplikatuko zaie.

Aurreko astean sinatu zuten bortz urteko gerraren ondoren, behin betikoa izatea espero dute bake ituna.

Nazio Batuen Erakundearen arabera, gerrak 50.000 hildako baino gehiago eragin ditu eta 12 milloi biztanlek —Hego Sudango biztanleriaren laurdenak— ihes egin behar izan dute beren etxetatik. Estatuko ekonomia ere suntsitu du gerrak.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna