Burlatako gaztetxe berriari eraso diote bart gauean

 Gaztetxe kanpoaldea suntsitzeaz gain, pintaketa faxistak egin dituzte horma irudi batean.

Burlatako gaztetxea erasoa jaso berritan.
Ainhoa Larretxea Agirre.
2018ko abuztuaren 9a
16:24
Entzun

Burlatako (Nafarroa) gaztetxeari eraso diote bart gauean. Pintaketa faxistak egin eta kalte handiak sortu dituzte gaztetxearen kanpoaldean. Gaztetxeko kideen ustez, goizaldeko bortzetan gertatu da erasoa.

Gaztetxe barrura sartzen saiatu dira, ateak harriekin joz, baina ez dute sartzerik lortu. Kanpoaldean ezarritako chill out gunea erabat apurtu, eta zaborra bota dute denean. Svastikak margotu dituzte horma irudi batean. Musika aparatu txiki bat ere suntsitu dute.

Gaztetxeko kideek batzar batera deitu dute arratsalderako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.