Gasteizen atxilotutako ustezko jihadista espetxeratu egin dute

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Santiago Pedraz epaileak bermerik gabe kartzeleratu du, behin-behinean, atentatu bat prestatzen saiatzeagatik eta hura finantzatzera konprometitzeagatik.

2018ko abuztuaren 9a
14:45
Entzun

Estatu Islamikoko kidea izatea egotzita, asteartean, Gasteizen atxilotu zuten 21 urteko gizonezkoa espetxeratu egin du Espainiako Auzitegi Nazionalak. Santiago Pedraz epaileak bermerik gabe eta komunikatuta bidali du, behin-behinean kartzelara, estatu espainiarrean atentatu bat egiten ahalegintzeagatik eta hura finantzatzeko konpromisoa hartzeagatik.

Epailearen esanetan, ustezko jihadistak Marokoko kide batekin aritu zen atentatu bat prestatzen. Atxilotua atentatua gauzatzeko babes logistikoa eta ekonomikoa emateko prest agertu zen. Besteak beste, ibilgailu bat eta arma zuriak lortzera konprometitu zen, polizia ikerketen arabera.

Atxilotuak muturreko ideologia jihadista adierazia zuen publikoki. Poliziaren arabera, “bere bizitzan erabateko aldaketa egina zuen, eta sare sozialetan eraso terrotistak babesten zituen, gehienbat Estatu Islamikoak egindakoak”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.