Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, adingabe bati ukituak egitea leporatuta

36 urteko gizonezkoa da atxilotutakoa. Udaltzaingoak epailearen esku utzi du gaur.

Asteartean manifestazio jendetsua egin zuten Gasteizen, indarkera matxistaren aurka, hiriko mugimendu feministak deituta. JAIZKI FONTANEDA, FOKU
2018ko abuztuaren 10a
08:16
Entzun

Erasoa atzo gauean gertatu zen, 21:30ak inguruan. Gasteizko Udalak azaldu duenez, 36 eta 24 urteko bi gizonezkoz haien etxera laguntzeko eskatu zieten 14 urteko neska bati eta haren lagun bati, etxean maleta batzuk utzi behar zituztela eta.

Etxean zeudenean, gela batera laguntzeko eskatu zion 36 urteko gizonak 14 urtekoari. Hark ezetz esan zion, eta gizonezkoak besotik helduta sartu zuen gelan. Barruan zeudenean, adingabearen baimenik gabe hasi zitzaion gizona ukituak egiten eta musukatzen.

Neskak gelditzeko eskatu zion gizonari eta etxetik ihes egin zuen, lagunarekin batera. Kalera irten zirenean, gurasoei eman zieten abisu eta udaltzaingoari jakinarazi zioten gertatutakoa.

Udaltzaingoa gizonezkoen etxera joan zen eta biak atxilotu zituen. Bietan gazteena aske utzi zuten, eta 36 urtekoa epailearen esku utzi dute gaur.

Gasteizko jaietan salatu duten bosgarren eraso matxista izan da udalak gaur jakitera eman duena. Erasoak salatzeko manifestazio jendetsua egin zuten, asteazkenean, eta elkarretaratze isila, ostegunean.

Beste atxilotu bat Eibarren

Eibarren 31 urteko gizonezko bat atxilotu dute bart goizaldean bikotekidea erasotzea leporatuta. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez Eibarko Urki auzoan gertatu da erasoa. Eztabaida izan ostean atxilotuak emakumeari buruan hainbat ostiko jo dizkio eta lurrean arrastaka ibili du zauriak eraginez. Biktima Mendaroko ospitalera eraman dute eta Ertzaintzak erasotzailea atxilotu du. Indarkeria matxistagatik aurrekariak ditu atxilotuak.

Ertzaintzak

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.