Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, adingabe bati ukituak egitea leporatuta

36 urteko gizonezkoa da atxilotutakoa. Udaltzaingoak epailearen esku utzi du gaur.

Asteartean manifestazio jendetsua egin zuten Gasteizen, indarkera matxistaren aurka, hiriko mugimendu feministak deituta. /
Asteartean manifestazio jendetsua egin zuten Gasteizen, indarkera matxistaren aurka, hiriko mugimendu feministak deituta. / Jaizki Fontaneda/Foku

Berria -

2018ko abuztuak 10

Erasoa atzo gauean gertatu zen, 21:30ak inguruan. Gasteizko Udalak azaldu duenez, 36 eta 24 urteko bi gizonezkoz haien etxera laguntzeko eskatu zieten 14 urteko neska bati eta haren lagun bati, etxean maleta batzuk utzi behar zituztela eta.

Etxean zeudenean, gela batera laguntzeko eskatu zion 36 urteko gizonak 14 urtekoari. Hark ezetz esan zion, eta gizonezkoak besotik helduta sartu zuen gelan. Barruan zeudenean, adingabearen baimenik gabe hasi zitzaion gizona ukituak egiten eta musukatzen.

Neskak gelditzeko eskatu zion gizonari eta etxetik ihes egin zuen, lagunarekin batera. Kalera irten zirenean, gurasoei eman zieten abisu eta udaltzaingoari jakinarazi zioten gertatutakoa.

Udaltzaingoa gizonezkoen etxera joan zen eta biak atxilotu zituen. Bietan gazteena aske utzi zuten, eta 36 urtekoa epailearen esku utzi dute gaur.

Gasteizko jaietan salatu duten bosgarren eraso matxista izan da udalak gaur jakitera eman duena. Erasoak salatzeko manifestazio jendetsua egin zuten, asteazkenean, eta elkarretaratze isila, ostegunean.

Beste atxilotu bat Eibarren

Eibarren 31 urteko gizonezko bat atxilotu dute bart goizaldean bikotekidea erasotzea leporatuta. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez Eibarko Urki auzoan gertatu da erasoa. Eztabaida izan ostean atxilotuak emakumeari buruan hainbat ostiko jo dizkio eta lurrean arrastaka ibili du zauriak eraginez. Biktima Mendaroko ospitalera eraman dute eta Ertzaintzak erasotzailea atxilotu du. Indarkeria matxistagatik aurrekariak ditu atxilotuak.

Ertzaintzak

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna