Ipar eta Hego Korea

Irailean bilduko dira Ipar eta Hego Koreako estatuburuak

Moon Jae In eta Kim Jong-un biltzen diren hirugarren aldia izango da datorren irailekoa. Oraingoan, Piongiangen bilduko dira.

Ipar eta Hego Koreako gobernuetako ordezkariak, Panmunjomen, Hego Korean. HONG GEUM-PYO, EFE
2018ko abuztuaren 13a
14:22
Entzun

Bi gobernuetako ordezkaritzak bildu dira goizean bi estatuen arteko harremanei buruz hitz egiteko, eta bileraren ostean jakinarazi dute erabakia. Piongiangen, Ipar Korekoa hiriburuan, elkartuko dira irailean Hego Koreako gobernuburu Moon Jae-in eta Ipar Koreako Kim Jong-un.

2007tik Ipar Koreara bidaiatzen duen hegoaldeko lehen estatuburua izango da Moon. Duela 11 urte gertatu zen, azkenengoz, halakorik. Ordu hartan, Hego Koreako estatuburu Roh Moo-hyun joan zen Ipar Koreara Kim Jong-ilekin biltzeko.

Aurreko bi goi bilerak militarrik gabeko eremuan egin dituzte bi buruzagiek, bi estatuen arteko mugan. Hala, irailean lehen aldiz bilduko lirateke Ipar Korearen lurretan. Bi estatuen arteko harremanetan aurrera egitea litzateke goi bileraren helburua. Alegia, joan den apirilean Panmunjongo Akordioan zehaztutako bide orrian zehaztutako urratsak egitea.

Maiatzean elkartu ziren bi estatuburuak azken aldiz. Hainbat ordutan aritu ziren hizketan bi buruzagiak, mugan dagoen Panmunjom herrian. Ohikoa den moduan, hala ere, bileran hitz egindakoaz ezer gutxi zabaldu zuten komunikabideek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.