Migratzaileak

Europako sei herrialdek akordio bat egin dute 'Aquarius' ontziko migratzaileak jasotzeko

MSF eta SOS Mediterranee erakundeek kudeatzen duten ontziko 141 migratzaileez gain, Mediterraneoan jasotako beste ehun inguru ere hartuko dituzte estatuok.

Itsasontzian doazen migratzaileetko batzuk. /
Itsasontzian doazen migratzaileetko batzuk. / Guglielmo Mangiapane/EFE

Arantxa Elizegi Egilegor -

2018ko abuztuak 14

Joan den ostiralaz geroztik, itsaso zabalean dago Aquarius itsasontzia. MSF Mugarik Gabeko Medikuak eta SOS Mediterranee erakundeek laguntza eskatu diete Europako gobernuei, ontzian daramatzaten 141 migratzaileak porturatu ahal izateko —15 urtetik beherako 38 adingabe daude ontzian; gazteenak 12 urte ditu—. Europako estatuek hasiera batean eskaerari entzungor egin badiote ere, gaur jakin da sei estatu kidek akordioa hitzartu dutela migratzaileak hartzeko. Herrialde horietatik bi dira Espainia eta Portugal, 60 pertsona hartuko ditu lehenak eta 30 bigarrenak.

Aurrez, Kataluniako Generalitateko presidente Quim Torrak gonbita egin die bi erakundeei bertako portuetara joateko. Sare sozialen bidez zabaldu du mezua, eta jakinarazi ontziari porturatzeko baimena eman diezaiotela eskatu diela Generalitateak kudeatzen dituen portuei: "Katalunia beti izango da harrera lurraldea".

Korsikako gobernuburu Gilles Simeonik ere beste hainbeste egin du, eta galdegin dio Europari ezar dezala giza laguntzarako "benetako politika bat" Mediterraneoan.

Aquarius-en doazen migratzaileez gain, azken orduetan Mediterraneoan galduta zebilen beste ontzi bateko ehun pertsona inguru ere hartuko dituzte estatu kideek.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna