Italia

Gutxienez 35 pertsona hil dira Genovan, autobide bateko zubibide bat erorita

Lehen datuen arabera, bi pertsona atera dituzte bizirik. Auto ugari harrapatuta geratu dira zubiaren hondakinen artean. Autobidea igarotzen den auzunea hiriko jendetsuenetariko bat da.

Genovan eroritako zubia./
Genovan eroritako zubia./ Flavio Lo Scalzo/EFE

Ainhoa Larretxea Agirre -

2018ko abuztuak 14

Matteo Salvini Italiako Barne Ministroak baieztatu duenez, 35 dira jada Genovan eroritako Morandi zubibidean ondorioz hildakoak. Hainbat pertsona zaurituta daudela gaineratu du Salvinik, horietako batzuk larri. Edoardi Rixi Garraio mininistrordeak aitortu du biktima kopuruak gora egin dezakeela datozen orduetan. Istripua gertatu den unean 30 auto inguru zeuden Morandi zubibidean. 

Eguerdiko hamabietan gertatu da ezbeharra: A-10 autobideko zubibide bat 100 metrotik erori da. Hainbat auto harrapatuta geratu dira hondakinen artean. lI Corriere della Sera kazetak zabaldu duenez, larrialdi zerbitzuak tokian bertan dira, eta suhiltzaileak jendea ateratzen ari dira hondakin artetik. Berrehun suhiltzaile baino gehiago ari dira jendea erreskatatzeko lanetan.

Lehen zantzuen arabera, egiturazko akats baten ondorioz erori dira zubiaren bi zatiak. Orduantxe euri jasa handia ari zuen Genovan. Danilo Toninelli Italiako Garraio ministroak Twitterren zabaldu duenez, "neurrigabeko tragedia" izan da gertatutakoa.

Morandi zubia da eroritakoa, 1963 eta 1967 bitartean eraikia. A-10 autobidearen parte da zubia; autobide horrek Frantzia iparraldea Milanekin lotzen du. Laurogeita hamar metro garai zen eroritako zubia, eta 1.182 metro luze. Zubiko ehun metro inguru erori dira.

Autostrad eroritako zubia dagoen autobidea kudeatzeaz arduratzen den enpresak adierazi du zubibidearen egitura indartzeko lanak eginak zituztela. Gaineratu du gertatutakoa "sakon" aztertuko dutela zubira iristea lortzen dutenean.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna