Gizartea

Aske utzi dute Donostian emakumeak grabatzeagatik atxilotutako gizona

Gaur igaro da epailearen aurretik eta aske utzi dute.

Donostiako Mugimendu Feministak eta Piratek erasoak salatzeko egindako elkarretaratzea. /
Donostiako Mugimendu Feministak eta Piratek erasoak salatzeko egindako elkarretaratzea. / Idoia Zabaleta/Foku

Berria -

2018ko abuztuak 14

Donostiako jaietan pixa egitera joandako emakumeak euren baimenik gabe grabatzeagatik atxilotutako gizona epailearen aurretik igaro da gaur, eta hark aske utzi du oraingoz. 53 urteko gizona astelehen goizaldean atxilotu zuten ertzainek Donostiako kaitik gertu, herritar batek ohartarazi ostean gizon bat "jarrera susmagarriarekin" ikusi zuela: lurrean ipinitako sei bideokamera jasotzen ari zen. Sakelekoan ere hainbat bideo topatu zizkioten gero.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna