Euskal presoak

Leire Etxeberria presoa aske geratu da

Hamabi urte eta erdi egin ditu preso, eta azken hilabeteak Algecirasko (Espainia) espexean igaro ditu.

BERRIA

Berria -

2018ko abuztuak 15

Leire Etxeberriak 2000. urtean egin zuen ihes Euskal Herritik, Espainiako auzitegiek sei urteko kartzela zigorra ezarri ziotelako autobusak erretzea egotzita. Montluçonen atzeman zuten, Frantzian, 2006an, eta sei urteko espetxe zigorra ezarri zioten, ETAko kide izateagatik.

Zigorra betetakoan, 2011ko ekainean, Espainiaratu egin zuten, eta bigarrenez kartzelatu. Azken hilabeteak Algecirasko espetxean egin ditu, Andaluzian. Gaur irten da kartzelatik.