Gaztetxeak

Iruñeko gaztetxeak ateak zabaldu ditu Maravillas Lamberto omentzeko

"Baldintzak eta aitzakiak" jarrita, "liskar bila" ibiltzea egotzi die Solanak gaztetxeko kideei. Haiek, baina, hitz egiteko prest daudela diote, betiere, bilera auzoko "espazio neutral batean" egiten bada.

Maravillas Lambertori omenaldia egin diote Iruñeko gaztetxean. /
Maravillas Lambertori omenaldia egin diote Iruñeko gaztetxean. / Iñigo Uriz/Foku

Ane Eslava -

2018ko abuztuak 15

Huste mehatxua jaso zutenetik itxita egon ostean, berriz ireki dute gaztetxea. 82 urte bete dira Maravillas Lamberto larragarra hil zutenetik, eta hura eta haren ahizpa Josefina Lamberto omentzeko baliatu dute eguna. Hainbat ekintza antolatu dituzte helburu horrekin, besteak beste, Maravillasen omenez egindako muralaren aurkezpena eta Josefina Lambertoren bizitzaren eta historiaren azalpena. Jende asko gerturatu da gaztetxeari babesa ematera, eta arduradunak pozik azaldu dira jasotako erantzunarekin.

Ordea, gaztetxearen etorkizuna iluna  da oraindik er. Asteartean, Nafarroako Gobernuak bilera bat egitea proposatu zien Maravillaseko kideei. Gaztetxeko arduradunek baietz erantzun zuten, baina bi baldintza jarri zituzten horretarako: bilera ostiralean egitea, Lamberto ahizpen omenaldia ez zapaltzeko, eta auzoko espazio neutro batean egitea. Baina aukera hori baztertu du Maria Solana bozeramaileak.

Solanak adierazi du baldintza horiekin argi geratzen dela gaztetxeko arduradunen akordiorako "borondate faltsua", eta gobernuarekiko "liskarra" bilatzen dutela. "Beren proiektu politikoa elkarrizketaren aurretik jartzen dute", gaineratu du.

Gaztetxeko kideek, berriz, salatu dute Gobernuak "bere irudia garbitu" nahi duela proposamen horrekin, eta jasotako ezezkoaren inguruan ondorengoa adierazi dute: "Geroa Baik zuzendutako Nafarroako Gobernuak agerian utzi du, beste hainbatetan bezala, gure proiektu politikoarekiko hurbilgaiztasuna. Modu horretan, mahaigaineratu dute, husteei dagokienez, haien erabakiak aurreko gobernuek hartutako berberak direla". Gaineratu dute kalera irtengo direla aurrerantzean ere, eta hilaren 25ean egingo duten manifestazioa babesteko dei egin dute.

 

 

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna