AEBak

Mundu osoko 350 egunkarik bat egin dute prentsa askatasunaren alde

Prentsa askatasuna "arriskuan" dela ohartarazi dute, eta kazetarien aurkako politikak bultzatzea egotzi diote Donald Trump presidenteari.

Donald Trump, Ohion, artxiboko argazki batean. Prentsa askatasunren aurka egitea egotzi diote AEBetako presidenteari. /
Donald Trump, Ohion, artxiboko argazki batean. Prentsa askatasunren aurka egitea egotzi diote AEBetako presidenteari. / Mark Lyons/EFE

Arantxa Elizegi Egilegor -

2018ko abuztuak 16

The Boston Globe kazetak proposatu zuen, abuztuaren 10ean. Donald Trump presidenteak azkenaldian prentsaren aurka egindako adierazpenei erantzutea zen asmoa, eta hala egin dute AEBetako eta nazioarteko 350 egunkarik baino gehiagok; The New York Times-ek eta The Guardian-ek, besteak beste.

Trumpek prentsa "herriaren etsaia" dela esan ostean abiatu zuen egitasmoa Bostongo egunkari horrek, eta sare sozialen bidez egin zuen deialdia #EnemyOfNone traolarekin (inoren etsai ez). Kazetak iragarri zuen gobernuak prentsaren aurka egitearen arriskuei buruz idatziko zuela gaurko editoriala, eta gauza bera egiteko eskatu zien gainontzeko egunkariei ere. Hasieran, 100 komunikabide inguruk egin zuten bat proposamenarekin, baina gaur 350etik gora izan dira antzeko editorialak argitaratu dituztenak.

Kazetariak ez dira etsaiak dio The Boston Globe-k argitaratu duen editorialak, eta gogorarazi du prentsa askatasuna izan dela AEBetako gizartearen oinarrietako bat azken berrehun urtean. "Prentsa askea estatuak kontrolatutako komunikabideekin ordezkatzea izan ohi da estatu bat kontrolpean hartzeko erregimen ustelek egiten duten lehen urratsa".

Bide beretik jo du The New York Times kazetak ere. Editorialean, onartu du bidezkoa dela prentsa kritikatzea "kazetariak ere gizakiak direlako eta okerrak egiten dituztelako", baina ohartarazi du ez dela onargarria gobernuarekin kritiko diren albisteak "faltsuak" direla esatea.

Erresuma Batuko The Guardian-ek ohartarazi du AEBetan "arriskuan" dagoela prentsa askatasuna. Kazetak gogorarazi du Trump ez dela prentsari erasotzen dion lehen buruzagi estatubatuarra, baina bai kazetarien lana kolokan jarri eta haiei zilegitasuna kentzeko politika bat bultzatzen ari den lehena.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna