Iruñeko Gaztetxea

Asironek uste du gaztetxea husteak gizartearen "zatiketa handituko" duela

Gaztetxearen inguruan sortu den arazoa konpontzeko, elkarrizketarako deia egin du Iruñeko alkateak.

Joseba Asiron Iruñeko Alkatea artxiboko irudi batean./
Joseba Asiron Iruñeko Alkatea artxiboko irudi batean./ Idoia Zabaleta/Foku

Ainhoa Larretxea Agirre -

2018ko abuztuak 16

Joseba Asiron Iruñeko alkateak Maravillas gaztetxearen inguruko adierazpenak egin ditu gaur goizean. "Aldabakarreko husteak" arazoa konpondu ordez "zatiketa handituko" lukeela adierazi du Iruñeko alkateak.

Iruñeko Udala gaztetxearen inguruan sortu den eztabaida "tentu handiz" jarraitzen ari dela gaineratu du Asironek, eta elkarrizketarako deia egin du: "Elkarrizketarako garaia da. Bi aldeak hitz egiten has daitezela nahi dugu denok". Gaineratu du negoziazio baten hasieran "ohikoa" dela hiru aldeek —Maravillas gaztetxeak, etxearen jabeak eta Nafarroako Gobernuak— orain arte izandako jarrera.

"Guretzat ezinbertzekoa da gazteek kultura eta aisialdirako aukera autogestionatua izatea", adierazi du Asironek, eta "oraindik okupatutako guneak egoteak arlo honetan lan egiteko asko dagoela erakusten du", gaineratu du.

 Aldeetako batek eskatuz gero Iruñeko Udala "edozertan laguntzeko prest" dagoela nabarmendu du Asironek.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna