Futbola

Josu Urrutia: “Ez diogu eskaintzarik egin Oiartzabali”

Athleticeko presidenteak ukatu egin du Realeko jokalaria fitxatzeko pausorik eman izana, eta ez du ulertzen Kepak harturiko erabakia.

Josu Urrutia Athleticeko presidentea.
Josu Urrutia Athleticeko presidentea. Luis Jauregialtzo / Foku

Imanol Magro Eizmendi -

2018ko abuztuak 16

Athleticek ez du eskaintzarik egin Mikel Oiartzabal fitxatzeko. Josu Urrutiak ukatu egin du kazetarien aurrean. Galdera zuzen jaso, eta honela erantzun du: “Ez. Ezetz esango nuke, argi eta garbi. Hortik aurrera, pausoak ematen dira edo ez, eta Athleticek ez du inolako pausorik eman”. Urrutiak azken egunetan irtendako zurrumurru ugariei erantzun die horrela.

Kepari buruz ere mintzatu da, eta esan du ez duela ulertzen atezainaren erabakia. “Athleticzaleok garenok uste dugu hau dela munduko talderik onena. Ez ditugu horrelako erabakiak ulertzen, uste baitugu ez dagoela talde hoberik”. Presidenteak taldeko langile baten bitartez izan zuen eskaintzaren berri, eta eskatu du berriz begiratzeko Kepak zer esan zuen bere kontratua berritu zuenean: “Jende asko agerian gelditu da”.

Azken egunetako bi nagusiez gain, Iker Munian eta Alex Remiroren kontratu berrizteak negoziatzen ari direla onartu du, eta ez du zehaztu berriz ere hauteskundeetara aurkeztuko den. Hauteskundeak 2019. urtean izango dira, eta ez du beste data batera aldatzeko asmorik.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna