Donostiako Aste Nagusia

Aste Nagusiaren lehen balorazio ona egin du Goiak, "erasoek ilundu" duten arren

Jende asko ibili dela adierazi du alkateak. Lapurreta kopurua handitu egin dela eta, kezkatuta azaldu da, eta lapurretekin adi egoteko eskatu die herritarrei.

Eneko Goia Donostiako alkate, artxiboko irudi batean. JUANAN RUIZ, FOKU
Ainhoa Larretxea Agirre.
2018ko abuztuaren 16a
15:26
Entzun

Erdigunera iritsi da Donostiako Aste Nagusia, eta Eneko Goia alkateak festen orain arteko balorazioa egin du. Adierazi duenez, eraso sexistek eta Urnietako gazte batek jasandako jipoiak ilundu dituzte orain arte onak izan diren festak.

"Jaiak giro oso onean, jendearen parte hartze altuarekin eta normaltasunez ospatzen ari gara", gaineratu du Goiak. Festen alde iluna ere azpimarratu du Goiak. Izan diren eraso sexistak eta emakumeen askatasunaren aurkako erasoak aipatu ditu, eta "kontuz ibiltzeko" deia egin du. Goiak gaineratu du azken egunetan nabarmen gehitu direla lapurretak, gehienbat sakelakoenak, eta herritarrei arreta mantentzeko eskatu die, gehienbat jende asko dagoen eremuetan.

Donostiako alkateak astelehen goizaldean Urnietako gazte batek jasandako erasoa ere gaitzetsi du —gizon batek jo ostean, koman dago gaztea—, eta elkartasuna helarazi die haren senitartekoei.

Aurten udalak jaia hirigunetik auzoetara zabaltzeko eginiko ahaleginarekin pozik azaldu da Goia, eta gaineratu du herritarren erantzuna "ezin hobea" dela.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.