Sutea

Su hartu du Tolosako lantegi batek

San Esteban auzoko lantegi batean piztu da sua, Errotatxo okindegian.

Tolosaldeko Ataria

Berria -

2018ko abuztuak 16

Suhiltzaileek 19:00ak baino lehentxoago jaso dute abisua, eta berehala joan dira bertara. Inguruko eskualdeetako suhiltzaileak bidali dituzte larrialdi zerbitzuek.

Sutea kontrolpean hartu dute gautzerako, baina 21:00etan suhiltzaileek oraindik bertan jarraitzen zuten. Lantokia guztiz kiskalita gelditu da, baina ez da inor zauritu.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna