Zinema

Danny DeVito aktore, zuzendari eta produktorearen ibilbidea omenduko du Zinemaldiko Donostia sarietako batek

Irailaren 22an, larunbatarekin, jasoko du saria, Kursaalean. Hurrengo egunean, irailaren 23an, Smallfoot film berria aurkeztuko du belodromoan.

Gorka Erostarbe Leunda -

2018ko abuztuak 20

Donostia Sariaren bidez ia bost hamarkadako ibilbide bat omendu nahi du Zinemaldiak. Denbora horretan, antzerkian, zineman eta telebistan aritu da aktore eta zuzendari gisa istorioak kontatzen, edo produktore gisa proiektuak babesten. Urrezko Globo eta Emmy sarien irabazle ezaguna da Taxi eta It’s Always Sunny in Philadelphia telesailengatik eta One Flew Over The Cuckoo’s Nest, Terms of EndearmentRomancing the StoneTwinsRuthless People eta Tin Men filmengatik.

Publikoarentzako ezaguna Batmanen etsaiaren edo Arnold Schwarzeneggerren bikiaren paperengatik, ibilbide oparoa izan du zuzendari ugariren aginduetara. Besteak beste, honako zinemagile hauekin lan egin du: Milos Forman, Brian de Palma, Robert Zemeckis, Barry Levinson, Tim Burton, Francis Ford Coppola, Sofia Coppola eta Todd Solondz.

Film enblematiko askotako protagonista izan da, eta batzuk zuzendu ere egin ditu, hala nola The War of the Roses (1989), Hoffa (1992), Death to Smoochy (2002), Throw Momma from the Train (1987), Curmudgeons (2016), Duplex (2003), The Ratings Game (1984) eta The World’s Greatest Lover (1977). Gainera, Quentin Tarantinoren, Steven Soderberghen edo Forman beraren filmak ekoiztu ditu. Halaber, Matilda (1996), Hoffa (1992) and Curmudgeons (2016) ekoitzi, zuzendu eta antzeztu ditu. 

Danny DeVitori Donostia saria emateko ekitaldirako sarrerak dagoeneko salgai daude, eta 45 euro balio dute.

Rodrigo Sorogoyenen El Reino filmaren proiekzioaren aurretik emango zaio saria, irailaren 22an (larunbata), 19:30ean. Sarrerak salgai dauden dagoeneko Zinemaldiaren webgunean. Gainera, salgai daude Hirokazu Kore-edari emango zaion Donostia saria entregatzeko ekitaldirako sarrerak ere. Irailaren 23an izango da, igandez, 20:30ean, Manbiki kazoku / Shoplifters filmaren proiekzioaren aurretik. Oraingoz bi Donostia Sari horien berri eman du jaialdiak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna